Ugaitz bikotekidearekin joan zen castingera, eta ordukoa da EITBk gaur zabaldu duen bideoa. Baina azkenean, Ugaitzek abentura etxetik segitzea erabaki du eta Naroak bakarrik parte hartuko du saioan. Programaren sare sozialetan zabaldu dutenez, «neska jatorra, alaia eta irribarretsua da. Hagitz gozoa eta sentibera da, agudo emozionatzen den horietakoa. Hori bai, ez da isiltzen eta jenio bizia du, behar denerako. Afizioen artean, mendian ibiltzea, lasterka egitea eta dantzatzea ditu».