Ortziralean hasiko dira bestak 17:30ean Santa Luzia plazan eginen duten haurren dantza emanaldiarekin. Ondotik, frontoian erremonte txapelketako finalak jokatuko dituzte. Ordu berean, erraldoiak eta gaiteroak ibiliko dira karrizka karrika eta 19:00etatik aitzinera Saldiasko taloak dastatzeko aukera izanen da. 20:00etan lehertuko da besta Santa Luzia plazatik botako duten txupinazoarekin. Gauen musika izanen da protagonista. 23:00etan hasita bi kontzertu izanen dira: Lehen lerroa eta Kontralde. Eguna bukatzeko, 01:00etatik aitzinera DJ Endarak alaituko ditu bazterrak.
Azoka eta bazkaria larunbatean
Larunbatean izanen du segida egitarauak. 10:00etan hasi eta 13:30ak arte Uraren bailara azoka eta umeentzako jokoak izanen dituzte Intzakardin. Ondotik, 11:00etan buruhaundiak ibiliko dira herrian barna. 11:30ean mus txapelketa hasiko da plazan eta parte hartzeko bikote bakoitzak 10 euro paratu beharko ditu.
14:00etan zikiro jatea izanen dute, eta ondotik karrotxaranga ibiliko da ostatuz ostatu. 15:00etan, Aparan industrialdean 4x4 triala eginen dute, Booma 4x4 taldeak antolatuta. 18:00etan haurrentzako Historiko nago antzerkia izanen dute plazan. Ondotik, musika izanen dute: 20:00etan Los Andus taldea ariko da, eta gauerditik hasita 04:00ak arte Gabezin erromeri taldeak alaituko du besta.