Kontzertuaren egitaraua batez ere euskal doinuek osatuko dute, eta tartean Agurra, Baratze bat edota Haurrak lotaratzeko soinua adituko dira. Horiez gain, Torrevieja habanera eta Rosana abeslariaren Si tú no estás aquí goxoa ere tartean izanen dira.
Bakarlari lanetan Goreti Anzizar, Arantxa Ziganda, Alicia Telletxea, Fran Indart eta Xalba Arriola ariko dira. Eta denei laguntzen, Ruth Etxebeste pianojolea, zein Itziar Irigoien txistularia.
Kontzertua Lizasoko Kontzejuak eta Ultzama Fundazioak antolatu dute elkarlanean.