Nafarroako gizonezkoen bigarren mailako aizkora txapelketaren finala jokatu zuten igande arratsaldean Uharteko Ugarrandia kiroldegiko frontoian. Arantzako kanporaketan Xuban Kañamares izan zen bizkorrena eta 23 minutu eta 58 segundo behar izan zituen bi kanaerdiko, bi 60 ontzako eta oinbiko enborra mozteko. Bigarren postua Zubietako Patxi Mindegiak eskuratu zuen, minutu eskasera (24.55) eta biak ariko dira lehen mailan datorren urtean.
Podiumeko hirugarren koxka eskualdeko bertze aizkolari batentzat izan zen, Beintza-Labaiengo Jesus Etxeberriarentzat (28.18). Goizeder Belza laugarren izan zen (29.31) eta Zubietako Mikel Indakotxea bosgarren (30.50).