Heldu den bi asteazkenetan haurrentzako tailerrak izanen dituzte Doneztebeko liburutegian

Ttipi-Ttapa 2022ko ira. 19a, 16:00

Doneztebeko liburutegiak, Bakea eta bizikidetza lantzen duten liburutegiak programaren barrenean, bi tailer antolatu ditu irailaren 21erako eta 28rako. 

Irailaren 21ean, asteazkena, David Perezen eskutik Danza, movimiento y el propio cuerpo tailerra eginen dute 10 eta 15 urte bitarteko gazteentzat. Gazteagoek ere, 5 eta 9 urte bitartekoek parte hartzen ahalko dute, baina, beti ere norbaitek lagunduta. Tailerra gaztelaniaz izanen da 17:00etan. 

Irailaren 28an, aldiz, Sarearen erabilera egokia tailerra eginen dute, 12 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzendutako tailerra da, baina, 8 eta 12 urte bitartekoek ere  parte hartzen ahal dute senitartekoren batekin. Tailerra euskaraz izanen da, 18:00etan hasita. 

Bi kasuetan aitzinetik izena eman beharko da 948 450 909 eta 618 485 567 zenbakietara deituta.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun