Sexu abusu delitua leporatuta, gizonezko bat atxilotu du Foruzaingoak Donezteben

Ttipi-Ttapa 2022ko ira. 16a, 12:30

Foruzaingoak gaur jakitera eman dutenez, aste honetan gizonezko bat atxilotu duten Donezteben sexu abusuaren delituagatik. Oraingoz ez dute bertze xehetasunik eman.

Sexu abusua: zer da?

Sexu abusua deitzen zaio pertsona baten gorputzean sartzea edo ukitzea haren baimenik gabe, baina indarkeria fisikoa erabili gabe; kasu horretan, sexu erasoa izanen baitzen. Pertsona baten sexu askatasunaren edo ukigabetasunaren aurkako ekintzak egitean oinarritzen den delitua da, haren baimenik gabe, baina indarkeriarik gabe.
 
Sexu abusua, beraz, adingabeei, ezintasunen bat duten pertsonei eta droga, alkohol edo farmako baten eraginpean egonik sexu jarduera baimendu ezin duten pertsonei egiten zaie. Azken batean, baimenik gabeko sexu harremana dagoen egoera guztietan, abusu baten aitzinean gaude.

Sexu abusu horretan ez da erabiltzen ez indarkeria fisikoa, ez zuzeneko larderia, baina delitua egiten duenak aprobetxatu egiten du pertsona hori ez dela gai hura onartzeko. Ez indarkeriarik, ez larderiarik, ez baimenik. Horiek dira delitu baten hiru ezaugarriak, eta Espainian 1 eta 3 urte arteko espetxe-zigorrak edo 18 eta 24 hilabete arteko isunak ezartzen dira. Sarketarik egonez gero (hau da, organo sexual maskulinoa pertsonaren zulo naturalen batean sartzen bada), gutieneko zigorra 4 urtekoa da, eta gehienezkoa, 10ekoa.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun