Altsasuko besten barrenean jokatuko da jaialdia, eta azken urteetan bezala, 10 euroko sarrera ordaindu beharko da eta bildutako guztia Josefua Arregui klinikara bideratuko da.
Matxin III.a eta Otano, Jabalera eta Agirrezalaren kontra eta Zeberio II.a eta Ion, Otxandorena eta Saldiasen kontra ariko dira
Nafarroako binakako erremonte profesionaleko txapelketako bigarren jardunaldia jokatuko dute irailaren 16an, ortziralean 18:00etan Altsasuko Burunda pilotalekuan. Lehen partidan, Matxin III.a eta Otano, Aimar Jabalera doneztebarraren eta Agirrezabalaren kontra ariko dira eta bigarrenean, Zeberio II.a eta Ion, Eloi Otxandorena doneztebarraren eta Aimar Saldias oiztarraren kontra. Malerrekako hiru erremontistek lehen garaipena bilatuko dute, hiruek galdu egin baitzuten lehen jardunaldian.
Altsasuko besten barrenean jokatuko da jaialdia, eta azken urteetan bezala, 10 euroko sarrera ordaindu beharko da eta bildutako guztia Josefua Arregui klinikara bideratuko da.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.