Zubietako Udalak heldu den urterako egur lotek eskatzeko epea ireki du. Pago egurra izanen da eskainiko dutena, eta loteak etxean entregatuko dira aurtengo pisu berdintsuekin.
Egurra eskatzerako orduan lote bat (kamioi erdia) edo bi lote (kamioi osoa) eskatzen ahal dira. Aurreko aldian 2 lote (kamioi osoa) hartu zutenek, ordea, aurten ez dute lotea eskatzeko aukerarik izanen. Kamioi guztiak pisatuko dira, eta pisuaren arabera kobratuko dute egurra.
Egur lotea nahi dutenek Zubietako udaletxean eman beharko dute izena irailaren 30a baino lehen 09:00etatik 11:00etara.