Liburutegia hornitzeko interesa dutenek egoera onean dauden liburuak eskolara eramaten ahal dituzte heldu den hiru ostiraletan (irailaren 16, 23 eta 30) arratsaldeko 16:30etik hasi eta 18:30era eskolako goiko solairura.
Edozein hizkuntzatan idatzitako liburuak onartuko dituzte, baina, entziklopediarik ez.
Liburu horiek katalogatu ondoren, mailegu zerbitzua jarriko dute martxan.