Ibilbideari hasiera eman baino lehen kafea, ura, bolloak… dastatzeko aukera izan zuten eta ibilbidea bukatutakoan ere, horrez gain, pintxoak eta edaria ere dastatzeko aukera ezin hobea izan zuten. Argazkian ikus daitekeen bezala, bizikleta baten zozketa egin zen eta irabazlea 6 dortsala zuen Oreretako txirrindulari bat izan zen. Bertze hainbat eta hainbat sari ere zozketatu zituzten.