Txalaparta doinuak adituz, aizkora eta trontza erakusketak egiten zituzten bitartean, kirol hauen historia, iragana eta oraingo egoera azaldu zituzten. Familia eta umeentzako sentsibilizazio jokoak ere egin zituzten eta honetaz aparte, Zubietako talogileak eta inguruko eskulangileak ere izan ziren Leurtzan. Igande eguerdi sargoria arintzeko, basoaren itzala eta urtegiko ura bilatu zuten Leurtza hurbildu zirenek. Trikitilariak ere aritu ziren musika jotzen eta herritarrentzat luntxa ere izan zen.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!