Eskubaloi denboraldia hasteko hitzordu bikoitza izan zuten larunbat arratsaldean Doneztebeko kiroldegian eta zaleek harmailak bete eta giro ederra paratu zuten. Ez zen aski izan, ordea, Errekako taldeek garaipenak lortzeko. Hasteko, Errekako emakume seniorrek lehen partida jokatu zuten, ez nolanahikoa gainera. Kopan, Baztango BKTren kontrako derbia jokatu zuten eta galdu egin zuten. Ondotik, Errekako gizonezko seniorrek ere ezin izan zuten garaipenarekin hasi eta BM Ardoi B taldearen kontra galdu zuten kopako lehen partida.
ESKUBALOIA
Emakumezko seniorrak kopan
- Erreka 18 - Baztango BKT 28
Gizonezko seniorrak kopan
- Erreka 25 – BM Ardoi B 33