Bart arratsean Beintza-Labaiengo baserri batek su hartu du eta gizonezko batek erredurak ditu

Ttipi-Ttapa 2022ko ira. 10a, 08:30

Xionbordak su hartu zuen atzo ilunabarreko zortziak aldera. Oronoz-Mugairiko parkeko suhiltzaileak itzali zuten sua gauerdi aldera eta sua itzaltzen ari zela hainbat erredura izan zituen gizonezko bat Iruñeko ospitalera eraman zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun