Foruzaingoa ikertzen ari da laneko istripu honen nondik norakoak.
Foruzaingoak jakitera eman duenez, ezbeharra eguerdi aitzinetik gertatu da Iturenen Donamariako 44 urteko langile bat lau metroko alturatik erori denean balkoian toldo bat paratzen ari zenean. Erortzean buruan hartu duen kolpearen ondorioz larriki zauritu da eta Iruñera eraman dute anbulantzian.
Foruzaingoa ikertzen ari da laneko istripu honen nondik norakoak.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.