Malerrekako Mankomunitateak 2021/22 ikasturtean euskara ikasi duten ikasleentzako dirulaguntza deialdia egin du. Deiladia 16 urtetik goitiko pertsonei dago zuzendua eta dirulaguntza kopurua asistentziaren araberakoa izanen da: %86-100 bitarteko asistentzia izan zutenei matrikula osoa ordainduko zaie eta %70-85 asistentziakoei matrikularen %75a. %69tik beheitiragoko asistentzia izan zutenek ez dute dirulaguntzarik jasoko. Laguntzaren zenbatekoa gehienez ere 380 eurokoa izanen da.
Deialdian parte hartzeko, hurrengo dokumentazioa aurkeztu beharko da: eskaera orria, NANren fotokopia, erroldatze ziurtagiria, Euskaltegiko matrikularen ordainagiria, Euskaltegiaren agiria asistentziari buruzko datuekin eta objektu honetarako administrazio publikoei edo entitate pribatuei eskatutako edo haiek emandako diru-laguntza guztien aitorpena. Urriaren 4ra arte aurkezten ahalko da dokumentazioa.
Eskabidea eskuragarri dago malerreka.eus webgunean eta informazio gehiagorako eskuragarri daude euskarazerbitzua@malerreka.eus helbidea eta 948 451 746 telefonoa.