Sunbillako IV. Mendi bizikleta ibilaldia eginen dute igandean

Ttipi-Ttapa 2022ko irailaren 9a

25 eta 30 kilometroko ibilbideak izanen dituzte aukeran igandean Sunbillan eta orain berreskuratutako bidexka baten barna ere ibiliko dira.

Sunbillako mendi bizikleta ibilaldiaren laugarren edizioa irailaren 11n, igandean 09:00etan abiatuta eginen dute, Sunbilla BTT taldeak eta Ulibeltzak elkarteak antolatua. Dagoeneko izena emateko epea itxi da eta 150 bat txirrindularik parte hartuko dute.

Parte-hartzaileek bi ibilbide izanen dituzte aukeran: luzea, 30 kilometro eta laburra, 25 kilometrokoa. Antolatzaileek aipatu dutenez, aspaldian galdutako bidexka bat ere berreskuratu dute eta bertatik ibiltzeko aukera izanen dute txirrindulariek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun