ESKUBALOIA

Eskubaloi denboraldia hasteko derbia jokatuko dute Erreka eta BKTko emakume seniorrek Donezteben

Ttipi-Ttapa 2022ko ira. 9a, 09:00
Errekako emakume seniorrek Doneztebeko zaleen aitzinean jokatuko dute estreineko partida, Baztango BKTren kontra kopako derbian.

Larunbatean 17:00etan dute hitzordua eta ondotik Errekako gizonezko seniorrek ere kopako lehen partida jokatuko dute kiroldegian

Eskubaloi denboraldia hasteko hitzordu bikoitza izanen dute larunbatean Donezteben. Hasteko, Errekako emakume seniorrek lehen partida jokatuko dute, ez nolanahikoa gainera. Kopan, Baztango BKTren kontrako derbia jokatuko dute 17:00etan. Ondotik, gizonezko seniorren txanda izanen da. Hauek BM Ardoi B taldearen kontra ariko dira.

ESKUBALOIA

Gizonezko seniorrak kopan

  • Erreka – BM Ardoi B, larunbatean 19:00etan Doneztebeko kiroldegian.

Emakumezko seniorrak kopan

  • Erreka - Baztango BKT, larunbatean 17:00etan Doneztebeko kiroldegian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun