Uda giroa

Astebururako besta ederrak prestatu dituzte Oizen

Ttipi-Ttapa 2022ko ira. 6a, 13:00

Oizko plaza inguruan hainbat ekitaldi izanen dira ortzegunetik igandera.

Ortzegun goizean botako dute txupinazoa, ortziralean tortilla eta postre lehiaketa izanen da eta larunbatean herri bazkaria

Bi urtez ospatu ezinik egon ondotik, gogotsu ekinen diote herriko bestei oiztarrek. Ortzegun honetan, irailaren 8an, goizean botako duten txupinazoarekin eta trikitilarien kalejirarekin hasiko dituzte eta igandeko aizkora apustura eta Chuchin Ibañezen emanaldira bitarte egitarau zabala prestatu dute.

Irailak 8, ortzeguna

Ama Birjinaren Eguna

10:30ean bestei hasiera emanen dien txupinazoa eta trikitilarien kalejira. 11:30ean meza. Ondotik luntxa Herriko Ostatuan. 17:30ean herritarren arteko herri kirol saioa. 19:00etatik aitzinera Hauspolariek taldearekin dantzaldia.

Irailak 9, ortziralea

10:30ean kalejira trikitilariekin eta panderojoleekin. 12:30ean koltxonetak eta puzgarriak plazan. 17:00etan haurrendako jokoak plazan. 20:30ean dantzaldia Gabenara taldearekin. 21:30ean tortilla eta postre lehiaketa. 00:30ean Gabenararekin dantzaldia.

Irailak 10, larunbata

10:00etan mus txapelketa herriko elkartean. 12:00etan trikitilariekin eta panderojoleekin kalejira. 12:00etan haurrendako puzgarriak. 14:00etan herri bazkaria plazan bertsolariekin: Iker Gorosterrazu eta Alazne Untxalo. Musika Agerralderen eskutik. 00:00etan dantzaldia Julen Haitzama taldearen eskutik.

Irailak 11, igandea

12:30ean herri kirol saioa. Alde batetik, aizkora apustua Hodei Ezpeleta eta Josean Etxeberriarekin. Eta bertzetik, Aimar Irigoien harri jasotzailearen erakustaldia. Puzgarriak haurrendako. 19:30ean dantzaldia Chuchin Ibañezen eskutik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun