Iruñarri Eguna ospatu dute asteburuan eratsundarrek

Ttipi-Ttapa 2022ko ira. 5a, 14:00

Asteazken honetan, irailaren 7an, hasiko dituzte pestak Eratsunen, eta horren atariko, Iruñarri Eguna ospatu zuten joan den larunbatean, irailaren 3an. Goizean herritik Iruñarrira oinez joan ziren eta arratsaldean umeentzako jokoak izan zituzten. Eguna ongi bukatzeko afaria eta Bixente akordeoilariarekin musika izan zituzten. Giro onean ibili ziren. Testua eta argazkiak: Ana Mariezkurrena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun