Uda giroa

Bost egunez pesta giroa nagusituko da Eratsunen

Ttipi-Ttapa 2022ko ira. 6a, 08:00

Plazan dantzatzeko aukera ederra izanen dute aurten ere Eratsungo pestetan.

Pestarako prest dira Eratsunen ere, eta helburu horrekin, bost eguneko egitaraua prestatu dute. Asteazkenetik igandera, irailaren 7tik 11ra ospatuko dituzte eta, tartean, ez dira faltako aizkora apustua eta pilota partidak, ezta musika edo ohiko patata tortilla lehiaketa ere.

Irailak 7, asteazkena

20:00etan pestei hasiera emateko txupinazoa. 21:00etan afaria.

Irailak 8, osteguna

10:00etan diana txistulariekin. 12:00etan meza. 12:45ean luntxa. 13:00etan aizkora apustua: Iker Vicente eta Mikel Indakoetxea, Oier Kañamares eta Xuban Kañamaresen aurka. 17:00etan pilota partidak. Aurreneko partidan, Rebole eta Gartzia, Lakuntza eta Santestebanen kontra; bigarren partidan Elizalde eta Alduntzin, Alberdi eta Urruzolaren kontra. Arratsaldez eta gauez Beñat Mitxelenarekin dantzaldia.

Irailak 9, ostirala

11:00etan mus txapelketa. 17:00etatik 20:00etara haurren jokoak: herri kirolak, puzgarriak, jokoak eta txokolate jatea. Arratsaldez eta gauez DJ Dubi.

Irailak 10, larunbata

09:00etan diana txistulariekin. 14:00etan herri bazkaria. 17:00etan Txamukos mariatxi taldearen emanaldia. Arratsaldez eta gauez dantzaldia Gabenara taldearekin.

Irailak 11, igandea

10:00etan diana txistulariekin. 11:00etan patata tortilla lehiaketa. 12:00etan sagardo eta txistor dastaketa. 14:00etan paella jatea. 17:00etan neskamutilen arteko pilota partidak: aurreneko partidan, Retegi eta Telletxea, Otxandorena eta Eskuderoren aurka; bigarren partida lau eta erdian Oskoz eta Zabaletaren artean, eta hirugarren partida lau eta erdian, Arribillaga eta Roldanen artean. 20:00etan musika eta 21:00etan su artifizialak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun