Plazaz Plaza txapelketako jardunaldi erabakioarra jokatu dute Zubietan

Ttipi-Ttapa 2022ko ira. 5a, 11:00

Igandean Zubietan eta bezperan Tirapun lortutako garaipenei esker finalerdietan izanen da Ane Mendiburu

Igande goizean Ados pilota elkarteak antolatutako Plazaz Plaza txapelketako partida erabakiorra Zubietan jokatu zuten. Finalerdietara zein pasako zen erabakitzen zen bertan eta presio horrekin jokatu behar izan zuten pilotariek. Dena den horrek ez du beraien jokoan eragin eta partidu ona jokatu dute lau pilotariek, beroari aurre eginez Zubietako plaza betetzen zuten ikusleen gozamenerako.

Markagailuan urdinak ibili ziren aurretik ia partidu guztian zehar baina amaiera aldera gorriek partiduari buelta eman eta garaipen handia lortu zuten. Naroa Elizalde Etxekoloneak eta Ane Mendiburuk 22-19 irabazi zieten Arrieta eta Naroa Agirreri.

Garaipenak urrea balio zuen eta garaipen horri esker Ane Mendiburuk finalerdietako txartela eskuratu du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun