Bortz Kirol txapelketa martxan jarri nahi du Erreka Kirol Elkarteak

Ttipi-Ttapa 2022ko ira. 2a, 15:00

Pilotari emateko dauden bortz moduekin lehiaketa bat egitea da helburua

Doneztebeko Erreka Kirol Elkarteak, Mezkiritzen jokatzen zen Bost Kirol txapelketaren bidea segituz, ekimen hau berriz ere martxan jartzea erabaki du. Eskualdeko neska-mutilei egonen da zuzendua lehiaketa, eta euskal pilotaren barnean pilotari emateko dauden bortz modutan jokatuko dira buruz burukoak; eskuz, paleta goma, xare, joko garbi eta laxoa motza.

Bortz modalitate hauek menperatzen dituzten pilotari gutti daudenez, irailean Doneztebeko frontoian aritzeko aukera izanen da. Antolakuntzak paratuko du horretarako material guzia. Interesa dutenek eta parte hartu nahi dutenek errekaelkartea@yahoo.es helbide elektronikora idazten ahal dute informazio gehiago eskatzeko edota izena emateko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun