Elkartearen eguna giro ederrean ospatu dute Oizen

Ttipi-Ttapa 2022ko abu. 30a, 17:00

Hain gazteak ez direnen eta gazteen arteko laxoa desafioa jokatuz, Joakin Ilarregi eta Joakin Ziganda omenduz eta eguna borobiltzeko bazkaria eginez ospatu zuten joan den larunbatean Oizen elkartearen eguna. Argazkiak: Laurendi Zelaietak utzitakoak.

Ez gazteen taldean Iker Bereau, Segio Fagoaga (min hartu eta bere partez Kazo aritu zen), Alberto San Miguel eta Lander Mendiola aritu ziren eta gazteen taldean, berriz, Ioritz Zelaieta, Xuban Ilarregi, Jokin Arotzena eta Laurendi Zelaieta.

Partidaren ondotik, omenaldien txanda izan zen. Elkarteko kiderik zaharrenetarikoa izateagatik, Joakin Ilarregiri txapela eman zioten eta laxoa elkarteak oparia eman zion. Herriko jokalariek, berriz, koadro bana oparitu zieten Ilarregiri eta Joakin Zigandari. Orain dela urte batzuk egindako laxoaren egunean omenaldia egin zioten Zigandari, baina eguraldi txarra tarteko oroigarriak emateko aukera baino ez zuten izan. Ilarregiren argazki guzietan biek ageri zirela eta, biei koadro bana eman nahi izan zieten herriko laxoa jokalariek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun