Doneztebeko Agorreta musika eskolan izena emateko epea irailaren 1etik 15era izanen da

Ttipi-Ttapa 2022ko abu. 30a, 15:00

Deialdia sei urtetik gorako ikasle berriei, maiatzean baja eman dutenei, bigarren tresna bat aukeratuko dutenei eta instrumentu taldean izena eman nahi dutenei zuzendua dago

Doneztebeko Agorreta Udal Musika Eskolan 2022/23 ikasturtean bigarren matrikula egiteko epea irailaren 1etik 15era izanen da. Deialdia sei urtetik gorako ikasle berriei, maiatzean baja eman dutenei, bigarren tresna bat aukeratuko dutenei eta instrumentu taldean izena eman nahi dutenei zuzendua dago.

Eskolak bateria, gitarra, pianoa, txistua, trikitixa eta akordeoia jotzen ikasteko aukera ematen du, Musika Hizkuntzarekin batera. Abesbatza eta instrumentu taldea ere dauzka. Tarifen eta zikloen informazio osoa ikusteko, egin klik hemen.

Matrikulak udaletxeko web orrian (www.doneztebe.eus) eta musika eskolan arratsaldez egin daitezke. Informazio gehiagorako 948 451 412 eta 636 669 750 telefono zenbakiak daude eskuragarri, baita esmusidoneztebe@gmail.com korreoa ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun