Uda giroa

Leurtzako gaueko bizilagunak ezagutzeko ibilaldia eginen dute larunbatean urtegian

Ttipi-Ttapa 2022ko abu. 30a, 12:00

Jarduerak antolatzen jarraitzen dute Leurtzan, eta larunbaterako 'Gaua sentitzen' izeneko bisita antolatu dute.

Bertan, gaueko Leurtzako bizilagunak ezagutzeko, sentitzeko eta entzuteko aukera izanen da. Ibilaldia eginen dute urtegiaren inguruan, eta eguraldiak laguntzen badu izarrak ikusteko aukera ere izanen da.

Ateraldia 21:00etan hasiko da Leurtzako parkingean eta bi ordu eta erdiko iraupena izanen du. Jarduera doan da, baina izena eman behar da aitzinetik 646 676 132 zenbakira whatsapp mezu bat bidalita.  Irteeran parte hartzeko kopetako linterna eraman beharko da, baita begiak estaltzeko zerbait ere, zapi bat adibidez. 

Ekintza Nafarroako Gobernuak, Cederna Garalurrek, Lursareak, Nafarroa Ezagutu sareak eta Beintza-Labaiengo eta Urrozko Udalek antolatu dute.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun