Zer da egin dutena?
Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenaren arabera, hau da obra honetan egiten ari direna:
- lehendik errekan gora zegoen ur hartunea bertan behera utziko dute;
- Arrotzubin ura hartzeko kutxatila berri bat eraiki dute;
- presa ttiki berri bat ere egin dute eta uhatea birkokatu;
- ibilguaren harri-lubetazko paretak berreraiki dituzte;
- Arrotzubiraino ailegatzeko bidea egokituko dute.
Era berean, honako hauek ere berrituko dituzte:
- Zubietako hartuneen eroanbidea;
- Zubietako hartuneetako ura Aurtizko ponpaketa estaziora eramaten duen kanalizazioaren karga-hausturaren kutxatila lekualdatu, handitu eta hobetuko dute;
- Aurtizko ponpaketa-etxolan emari-neurgailu berria paratuko dute;
- Ezkurra errekako hartunea hobetzeko zenbait lan, Aurtizko kaptatze-estazioaren eta Aurtizko bertze hartune batzuen artean;
Eta azken lan hauek osatzeko:
- sareta bat paratuko dute errekako ura hartzeko kutxatilan;
- konponketak eginen dituzte Ezkurra errekaren ondoko hartuneko kutxatilan;
- eta harri-lubetazko pareta berreraikiko dute erreka honen hartuneko kutxatilaren ondoan.