Larunbat honetan ere artisau azoka eginen du Argitsu elkarteak Donezteben

Ttipi-Ttapa 2022ko abuztuaren 23a

Makramea, gozokiak, kosmetika naturalak, gaztak, eztiak, bitxiak, arropak... Eskaintza zabala plazaratuko dute Argitsu  elkarteko artisauek larunbat honetan Donezteben. Parrokia Karrikan izanen dira 10:00etatik 14:00etara. Joan den larunbatean ere Donezteben izan ziren Argitsu elkarteko artisauak, eta honetan ere han egin dute hitzordua.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun