Ados Pilotako Plazaz plaza txapelketaren eskualdeko azken partida abuztuaren 18an egiteko zen, baina eguraldi txarraren ondorioz, atzeratu egin behar izan zuten. Orain jokorako data berria zehaztu dute; irailaren 4an, igandea, 12:00etan arituko dira Zubietako pilotalekuan. Bertan, herriko Naroa Elizalde Etxekolonea eta aita zubietarra duen Ane Mendiburu ariko dira Arrieta eta Naroa Agirreren kontra.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!