Leurtzako faunaren aztarnak interpretatzeko ibilbidea eginen dute abuztuaren 28an urtegian

Ttipi-Ttapa 2022ko abu. 23a, 12:00

Fernando Gomez Velasco aztarnari profesionalak gidatuko du itzulia

Leurtzako jarduerekin segituz, abuztuaren 28an urtegiko faunaren aztarnak identifikatzeko eta interpretatzeko ibilbidea eginen dute Fernando Gomez aztarnari eta fauna arakatzen adituarekin. Miaketa teknikak irakatsiko ditu eta Leurtzako basoetan sartuko dira urtegiaren inguruan bizi diren espezieak ezagutzeko. 6 urtetik gorakoentzako hiru orduko ibilaldia izanen da menditik, beraz, mendiko botak eta arropa egokia eraman beharko da.

Igandean 10:30ean hasiko da jarduera, Leurtzako aparkalekutik abiatuta, eta dohainik izanen da. Izena emateko aldez aurretik 607 67 99 03 telefono zenbakira deitu beharko da. Ekintza Nafarroako Gobernuak, Cederna Garalurrek, Lursareak, Nafarroa Ezagutu sareak, Beintza-Labaiengo eta Urrozko Udalek eta Serafok antolatu dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun