Uraren erabilera jasangarriaren inguruko ibilaldia eginen dute igandean Zubietan

Ttipi-Ttapa 2022ko abu. 17a, 14:00

11:00etatik 13:00etara errotan eta inguruan ibiliko dira eta jarduera dohainik izanen da.

Ezkurra ibaia eta Zubietako herria baliatuz, uraren erabilpen jasangarriak ikusteko eta azaltzeko ibilaldia eginen dute igandean, abuztuaren 21ean, 11:00etatik 13:00etara. Nafarroako Gobernuak, Lursareak, Nafarroa Ezgutu Sareak, Cederna Garalurrek eta Zubietako Udalak antolatu dute jardunaldia eta doan izanen da. Helburua bertako ondarea ezagutzea da, eta ibaiaren biodibertsitatea, garbitokia, errota eta araztegia bisitatuko dituzte, tartean jokoak eta azalpenak izanen dituztelarik. Azkenik, eskulan bat eginen dute eta taloak dastatzeko aukera izanen da.

Ibilaldia 11:00etan herriko plazatik abiatuko da eta parte hartzeko aldez aurretik izena ematea beharrezkoa izanen da. Horretarako, eskuragarri dago 646 67 61 32 telefono zenbakiko Whatsappa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun