[Bideoa] Sutea izan zen atzo Oteixoneko magalean

Ttipi-Ttapa 2022ko abu. 12a, 08:00

Oteixon mendiaren magalean sua piztu zen atzo arratsaldean. Suhiltzaileen helikopteroak ura hartu zuen Doneztebeko udal igerilekutik eta horretarako itxi behar izan zuten. Zorionez, sua itzali eta berriz ere igerilekua irekitzeko aukera izan zuten. Doneztebeko udaletik gogorarazi dute egun bero hauetan sute arrisku handia dagoela eta kontuz ibiltzeko. Horretaz gain, ur aunitz edateko eta bero gehieneko orduetan lan gogorra eta kirola ekiditeko aholkua ere eman dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun