Nafarroako erremonte txapelketako lehen finalerdia abuztuaren 15ean jokatuko dute

Lekunberrin hasierako ligaxkako partidarik berdinduena jokatu zuten eta Zeberio II.ak eta Saldiasek 35-34 irabazi zieten Uterga eta Agirrezabalari.

Agoizen ariko dira Zeberio II.a eta Aimar Saldias oiztarra, Xanti Uterga doneztebarra eta Agirrezabalaren kontra

Agoizko Toki Eder pilotalekuan, Nafarroako Foru Komunitatearen XVII. Erremonte Profesionaleko Txapelketaren lehen finalerdia jokatu behar zen gaur, abuztuak 11. Azkenean, abuztuaren 15ean, astelehenean, 18,00etatik aitzinera, pilotaleku berean jokatuko dute Zeberio II.ak eta Aimar Saldias oiztarrak, Xanti Uterga eta Agirrezabalaren kontra.

Hasierako ligaxkako partidarik berdinduena eskaini zuten lau erremontista hauek Lekunberrin eta azkenean Zeberiok eta Saldiasek 35-34 irabazi zieten Uterga eta Agirrezabalari.

Bigarren finalerdia abuztuaren 20an jokatuko dute Irunberrin Matxin III.ak eta Ionek, Eloi Otxandorena doneztebarraren eta Otanoren kontra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun