Uda giroa

Zubietako festak abuztuaren 14tik 18ra ospatuko dituzte

Ttipi-Ttapa 2022ko abu. 11a, 16:00
Arbola altxatzearekin hasten dira festak Zubietan (nahiz eta hainbat ekitaldi aurretik egin) eta arbola botatzean akitu.

Abuztuaren 14tik 18ra ospatuko dituzte Zubietako bestak. Gauerdian arbola altxatzea eta joaldunak izanen dituzte, baina eguna mendi itzuliarekin hasiko dute eta arratsaldean pala txapelketako finala, trikitilariak eta zopak ere izanen dituzte. Amabirjin egunean, berriz, 85 urte bete dituztenei omenaldia eginen diete, asteartean bertso saioa izanen da, asteazkenean haur eta gazteen bazkaria eta patata tortilla lehiaketa eta ostegunean Plazaz Plaza txapelketako pilota partida eta herri bazkaria, besteak beste.

Abuztuak 14, igandea

09:00etan mendi itzulia. 19:00etan pala txapelketako finala. 20:00etan herriko trikitilariak. 21:30ean zopa handiak Errandonean. 00:00etan arbola altxatzea eta joaldunak.  Ondotik  Gabezin musika taldearen emanaldia.

Abuztuak 15, astelehena

08:00etan diana. 11:00etan meza nagusia. Ondotik txistulariak, erraldoiak eta joaldunak. 12:30ean herriaren omenaldia 85 urte bete dituztenei. 13:00etan aizkora apustua Patxi Mindegiaren eta Joxean Etxeberriaren artean. 18:00etan Los Txingones de la Rencle mariatxiak. 00:00etan dantzaldia Modestorekin.

Abuztuak 16, asteartea

11:00etan margoketa tailerra Iciar Mikelperizenarekin. 11:00etan haurrentzako futbito txapelketa. 13:00etan herriko pilotarien arteko pilota partidak. 16:00etan mus txapelketa herriko ostatuan. 19:00etan bertso saioa Julio Soto, Amets Arzallus eta Nerea Ibarzabalekin. Gai jartzen: Bittori Elizalde. Arratsaldez eta gauez  dantzaldia Hauspolariek taldearekin.

Abuztuak 17,  asteazkena

11:00etan haurrendako jokoak. 14:00etan haur eta gazteen bazkaria. 16:00etan bingoa. 16:00etan plater tiroketa. 18:00etan patata tortilla lehiaketa. 18:00etan txapak egiteko tailerra eta buruhandiak. Ondotik tortilla jatea plazan. 22:00etan zezensuzkoa. 23:30ean Ozpinduk eta Aadriren kontzertua. Arratsaldez eta gauez DJ Txingudi.

 

Abuztuak 18,  osteguna

12:00etan Plazaz Plaza Txapelketak pilota partidak. 14:30ean herri bazkaria. 18:00etan txaranga. Arratsaldez eta gauez Bizphiru pelaurekin dantzaldia. 22:00etan zezensuzkoa. Ondotik xingar jatea. 00:00etan arbola botatzea.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun