Uda giroa

Giro bikainean joan dira Beintza-Labaiengo bestak

Ttipi-Ttapa 2022ko abu. 9a, 10:00

Joan den ostiralean, abuztuaren 5ean Beintzan botatako txupinazoarekin hasi eta astelehenean Labaienen izandako kantu zahar eta bertso bazkaria eta hondarreko ekitaldiak bitarte, giro ederra izan dute Beintza-Labaiengo bestetan. Argazkiak: Arantxa Iturralde

Larunbatean, gazteen bazkariaz gain, aizkora erakustaldi bikaina izan zen, hamabi aizkolariren parte-hartzearekin. Igandean, meza izan zen eta puzgarriak eta bestelako jokoak txikienendako, baina ikusmin handiena Funbox Factory Freestyle Show Team taldekoen bizikleta salto eta txiribueltak sortu zuten. Tortilla eta postre lehiaketaren ondotik suak ikusteko aukera ere izan zen. Bukatzeko, igandean kantu eta bertso bazkaria, Anjel Mariezkurrena, Jalisko eta Beñat, Anjel Mari Peñagarikano eta Amaia Agirrerekin. Ondotik ere izan zen merienda herriko haur eta gaztetxoendako, dantzaldia Jaliskorekin eta gauerdian Gaixoa Ni.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun