Horiek dira bere kezka iturri, eta horien artean, «osasun mentalaren auzia» nabarmendu du: «Arazo psikologikoak edo sufrimendu psikikoa betitik izan diren arren, pandemiaren ondotik gizabanakoen ongizate psikologikoaren iluntasuna aunitz azaleratu da, eta ikusi da, adibidez, nerabeengan anorexioa nerbioso kasuak areagotu direla. Gainera, ezin dugu ahaztu heriotza ez naturalaren kausa nagusia suizidioa dela». Hutsune horien aitzinean, gazte asanblada «gizarteko gaien inguruan hausnartuz eta kanpo laguntzaren bidez hezitzaile» izan daitekeela dio. Ez hori bakarrik. «Kanpora begira, eskualdeko hainbat gabeziari, hala nola, euskararen egoerari, feminismoari, digitalizazioari... aurre egiteko aukerak eskaintzen ditu, beti ere, apaltasunez. Hau da, eskualdearen trantsizio prozesuan haziak ereiteko balio du».