Gai «askok» kezkatzen dute, baina «are kezka haundiagoa sortzen dit ikusten dudan ignorantziak». Besteak beste, «ekologismoan» jarri du arreta: «mundu hau gure eskuekin pikutara bidaltzen ari gara inpunitate osoz, eta horrekin oso lotua, migrazio politikek kezkatzen naute, ikusten baitut pertsonak ez direla pertsona gisa ikusi eta tratatzen, ez beraien herrialdean, ez bidaian, ez iritsierako herrialdean, ez heriotzean». Hala, «hutsuneak betetzen saiatzeko, gazteak saretzeko, gai politikoak lantzeko, aisialdi alternatiborako eskaintza sortzeko…» egokia ikusten du asanblada eta «aurreiritziak eta hierarkizazioak alde batera utzita» hurbiltzeko gonbita egin du. «Gazteok gara oraina eta etorkizuna. Ezin dugu bizitza esperoan pasatu, gauza ttikiekin mugimendu haundiak sortzen ahal dira. Bakoitza jabetu dadila duen potentzialtasunaz, eta buelta eman diezaiola egunerokoari: zer egiten dugun, zer ondorio dituzten gure ekintzek eta nola eraldatu ahal ditugun».