Estitxu Arretxearen kartelak iragarriko ditu Sunbillako bestak

Ttipi-Ttapa 2022ko abu. 3a, 17:00

Estitxu Arretxearen kartelak irabazi du lehiaketa.

Etxeetan banatzen den programaren azala, berriz, Iraide Iriartek egindakoa izanen da

Sunbillako bestetako kartel lehiaketako lan irabazleen berri eman du Sunbillako udalak. Estitxu Arretxea Rodriguez izan da irabazlea 14 urtetik goitiko kategorian. Irudi horrekin bestak iragartzen dituen kartel haundia eginen dute. 14 urte beheitikoetan, berriz, irabazlea Iraide Iriarte Petrirena izan da. Bere irudia etxeetan banatzen diren besten programaren azalean paratuko dute. Zorionak bikote.

Iraide Iriarte Petrirenaren marrazkia izanen da programaren azalean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun