Erreka kirol elkartearen baitan, denboraldi honetako berritasun nagusia emakume seniorren taldea izanen da. Delia Portillo eta Haizea Erkizia izanen dira entrenatzaileak, eta Jesus Mariñelarena egonen da laguntzaile lanetan. Aurredenboraldia abuztu erdialdera hasiko dute.
«Talde gaztea eta ilusioz beterikoa kantxaratuko dugu. Senior mailan nesken talde bat finkatzeko lehen urratsa izan dadila. Aupa neskak!!» diote Errekatik.