Erremonteko txapelketa nagusia, buruz burukoa, hemen da. Ortzegunean eta larunbatean jokatuko dira atariko ligaxkako azken bi partidak, eta orduan osatuko da erabat koadroa. Endika BarrenetxeaBarrenetxea IV.a, Javi Urriza, eta Imanol AnsaAnsa II.atxapelketan ariko dira eta finalerdietan esperoan daude. Parte hartuko duen bertze erremontista atarikoa jokatzen ari diren Saldiasko Aritz Juanenea, Doneztebeko Josetxo Ezkurra II.a edo Xabier Azpiroz izanen da. Atariko lehen partida erraz irabazi zion Juaneneak Azpirozi. Ortzegunean Ezkurra II.a eta Azpiroz izanen dira aurrez aurre eta larunbatean Malerrekako bi erremontistak, Juanenea eta Ezkurra II.a. Buruz buruko txapelketa bere horretan abuztuaren 11n hasiko da, eta finala irailaren 10ean jokatuko da.
Atzo eman zituzten txapelketaren inguruko xehetasunak, Hernaniko Galarreta pilotalekuan. Lehenbizi, lau erremontistek ligaxka jokatuko dute. Abuztuaren 11n, 13an, 19an, 20an eta 25ean izanen dira norgehiagokak. Lehen tokian akitzen duen erremontista zuzenean sailkatuko da finalerako. Bigarrenak eta hirugarrenak finalerdietako partida jokatu beharko dute irailaren 3an. Laugarrena kanpoan geldituko da. Bi erremontisten arteko berdinketa egonez gero, bi horien arteko partida irabazi duen pilotariak lortuko du sailkatzea. Hirugarren eta laugarren erremontistek berdintzen badute, ordea, tanteo globala hartuko da kontuan. Finalerdietako ligaxkako garaileak finala jokatuko du. Aurten, txapelketan erabiliko diren pilota guztiak berriak izanen dira, eta era berdinean egindakoak.