Nafarroako XVII. Erremonte txapelketako bi partida jokatu zituzten ortzirale arratsean Tafallan eta dagoeneko erabakia gelditu da finalerdietan ariko diren bikoteak. Lehen partidan, Matxin III.ak eta Ionek 35-32 irabazi zieten Xanti Uterga doneztebarrari eta Agirrezabalari, hamar tantoko aldeari buelta emanez. Bigarren partidan, Zeberio II.ak eta Saldiasen ordez aritu zen Markel Leatxe doneztebarrak 35-25 irabazi zieten Jabalera eta Barricaarten ordez aritu ziren Beñat eta David Mitxeo doneztebarrari.
Gisa honetara, oraindik lehen faseko azken partida jokatzeko falta bada ere, Jabalera eta Barricart finalerdietatik kanpo gelditu dira. Hasierako faseko azken partidan, Eloi Otxandorena doneztebarra eta Otano, Matxin III.a eta Ionen kontra ariko dira abuztuaren 7an, igandean 19:00etan Fustilanan. Gogoratu behar da Otxandorenak bere azken partida utzi behar izan zuela, begian pilotakada jaso ondotik, baina badirudi igandean jokatzeko prest izanen dela.