Nafarroako erremonte txapelketako bi partida jokatuko dituzte gaur Tafallan

Ttipi-Ttapa 2022ko uzt. 29a, 12:00
Jabalera eta Barricarten ordezko ariko diren BeƱat eta Mitxeok garaipena nahitaez behar dute finalerdietarako sailkatzeko aukeraren bat izateko.

Zeberio II.a eta Leatxe, Beñat eta Mitxeoren kontra eta Matxiun III.a eta Ion, Uterga eta Arrizabalagaren kontra ariko dira

Nafarroako erremonte txapelketaren finalerdietarako sailkatuko diren lau bikoteak argituko dira gaur Tafallan jokatuko diren bi partidekin. Lehen partidan Zeberio II.a eta Leatxe (Saldiasen ordezkoa), Beñat (Jabaleraren ordezkoa) eta David Mitxeo doneztebarraren kontra (hau ere Barricart-en ordezko) ariko dira. Bigarren partidan, Matxin III.a eta Ion, Xanti Uterga doneztebarraren eta Agirrezabalaren kontra ariko dira.

Hemen erabakiko da finalerdietan izanen diren bikoteak. Dagoeneko Matxin III.a-Ion, Uterga-Agirrezabala eta Zeberio II.a-Saldias bikoteek lortua dute finalerdietarako txartela. Beraz, Tafallako bigarren partidan ez da deus jokoan, bi bikoteak sailkatuak baitaude.

Lehenbizikoan, aldiz, Jabalera eta Barricarten ordez ari diren Beñat eta Mitxeok garaipena beharko dute oraindik aukeraren bat izateko. Tafallakoaren ondotik jardunaldi bakarra geldituko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun