The Trikiteens plaza taldea da. Kalejirak, jotak eta porrusaldak, jauziak, baltsak, mexikarrak eta dantzatzeko beste pieza batzuk interpretatzen dituzte. Betikoak eta batzuk berriagoak. Batzuetan herri kantak aldatu egiten dituzte nortasun propioa emateko. Eta herri musikaren esentzia galdu gabe, erritmo azkar eta dibertigarriagoekin jotzen dituzte. Bertze batzuetan, talde modernoagoen bertsioak interpretatzen dituzte, pop, rock, punk eta ska erritmoak bezain askotarikoak, betiere publikoaren elkarreragina bilatuz.
Beintza-Labaienen Lezealdera bisita
Egun horretan, Lezeealde, Lur barruko altxorra espeleologia jarduera ere eginen dute Beintza-Labaienen. 10:00etan hasita, hiru orduko ateraldia izanen da. 20 euro ordaindu beharko dute helduek eta 14 euro 8-17 urte artekoek. Izen-ematea info@orbela-beintza.com eta 659 47 73 96 telefonoan egin daiteke.