Aspe pilota elkartearen eskutik, Sunbillako bestetan ere pilota jaialdi bikaina izanen dute abuztuaren 14an, 18:00etan hasita. Partida nagusian, Altuna III.a eta Martija, Irribarria eta Zabaletaren kontra ariko dira.
Jaialdia irekiko duen partidan, berriz, Peio Etxeberria eta Gaskue, Egiguren V.a eta Erostarberen kontra ariko dira.
Sarrerak Sunbillako Herriko Ostatuan eta Doneztebeko Titi ostatuan dauden salgai, baita www.entradasfronton.com webgunean ere.