Eneit Bertiz eta Koldo Herrera sunbildarrak Espainiako mendi bizikleta txapelketan izan dira

Ttipi-Ttapa 2022ko uzt. 28a, 10:00

Erreleboka seigarren postua lortu dute Nafarroako selekzioarekin Bertiz zortzigarren izan da junior mailan eta Herrerak lasterketa utzi behar izan du 23 urtez beheitikoan. Argazkiak: Amaia Apezetxea.

 Katea Bike taldean ari diren Eneit Bertiz Apezetxea eta Koldo Herrera Urroz sunbildarrek Nafarroako selekzioarekin Espainiako mendi bizikleta txapelketan parte hartu dute asteburu honetan Candeledan (Avila).

  • Uztailaren 22an, ortziralean, Nafarroako selekzioa ordezkatuz bortz txirrindulari aritu ziren erreleboka jokatutako lasterketan, tartean bi sunbildarrak. Lan ona egin zuten eta seigarren postua lortu zuten.
  • Uztailaren 23an, larunbatean, bero latzarekin, 23 urtez beheitiko proban atera zen Koldo Herrera, baina utzi behar izan zuen.
  • Uztailaren 24an, igandean, junior mailako proban lehiatu zen Eneit Bertiz, eta meritu handiko zortzigarren postua eskuratu zuen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun