Juaneneak Azpiroz menpean hartu beharko du gaur buruz buruko txapelketan izan nahi badu

Ttipi-Ttapa 2022ko uzt. 28a, 09:00

Buruz buruko txapelketan sartu ahal izateko irabazi egin beharko dio gaur Juaneneak Azpirozi.

Aritz Juanenea saldiastarra eta Azpiroz aurrez aurre izanen dira gaur Galarretan, buruz buruko erremonte txapelketarako txartel baten bila. Juanenearentzat lehen partida izanen da eta Azpirozek Zubiri goizuetarra kanporatu zuen larunbatean.

Uztailaren 28an, ortzegunean 16:30ean Galarretan hasiko den jaialdiko hirugarren partida izanen da Juanenea eta Azpirozen artekoa. Lehen partidan, Etxarri eta Zaldua, Goikoetxea V.a eta Oier Apezetxea goizuetarraren kontra ariko dira. Partida nagusian, berriz, sanferminetako arazoen ondotik, Urriza bueltatuko da. Martirenarekin batera, Segurola eta Barrenetxea IV.aren kontra ariko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun