Eguraldi eguzkitsu beroarekin, giro ederrean joan dira Iturengo bestak. Ortzeguneko txupinazotik hasi eta igandeko Andrea Bidarten eta Mikel Markezen kantaldira eta xingar-jatera bitarte izan da non gozatu. Ortziraleko haurren bazkaria, puzgarriak, mus txapelketa eta paella eta xingar-jatea. Larunbateko antzerkia, pilota partidak eta herri bazkaria. Eta igandean, arestian aipatutako kantaldiaz gain, Maika Ariztegi, Nerea Sorondo, Nerea Arruti eta Laiene Pikabea aizkolarien eta Aroa Sanchez harri-jasotzailearen erakustaldia eta freestyle bizikleten erakustaldia izan ziren.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.