Gaurko egunari dagokionez, goizean dianak izan dituzte herriko txistulariekin eta goiz-arratsaldez puzgarriak izanen dituzte. Hauetako batzuetan ura ere badenez, bero honekin estimazio ederra izaten ari dira. Haurren bazkaria ere izanen dute eta arratsaldean mus txapelketa, txokolate jatea, paella eta zingar jatea eta zezensuzkoa izanen dituzte, baina dantzaldia ere, Bizpahiru pelau taldearekin.
Asteburuan hainbat ekitaldi
Uztailak 16, larunbata
09:00etan dianak herriko txistulariekin. 11:30ean Printzesatik igelara’ antzerkia. 13:00etan pilota partida profesionalak: Goñi II.aren itzulera. Bazkaldu aitzinetik magra eta gaztaren pisua asmatzea. 14:30ean herri bazkaria plazan. 17:00etatik 21:00etara Elutxa txaranga. 21:30ean xingar jatea. 00:30ean gaupasa Gabezin taldearekin.
Uztailak 17, igandea
09:00etan dianak herriko txistulariekin. 12:30ean aizkora apustua eta harri-jasotze erakustaldia. Aizkoran Maika Ariztegi eta Nerea Sorondo, Nerea Arruti eta Laiene Pikabearen kontra. Harri jasotzen Aroa Sanchez. 17:00etan Funbox Factory Frteestyle Show Team taldearen erakustaldia plazan. 19:30ean Andrea Bidarte eta Mikel Markezen kantaldia. Ondotik xingar-jatea plazan.