Matxin III.ak eta Ionek irabazi dute Iruñeko sanferminetako erremonte txapelketa profesionala

Ttipi-Ttapa 2022ko uzt. 14a, 10:00

Matxin III.a eta Ion txapeldun eta Zeberio II.a eta Aimar Saldias oiztarra txapeldunorde San Fermin erremonte profesionaleko txapelketan.

Uztailaren 13an Labriten jokatutako finalean 35-27 irabazi zieten Zeberio II.a eta Aimar Saldias oiztarrari

Matxin III.a eta Ion azpeitiarrek irabazi dute Iruñeko San Fermin erremonte profesionaleko txapelketa, uztailaren 13an Labriten jokatutako finalean 35-27 irabazi baitzieten Zeberio II.a eta Aimar Saldias oiztarrari. Gorriak 6-0 irabazten hasi ziren, baina bikote gipuzkoarrak norabidea zuzendu zuen, Ionek agindu zuen gibelean eta Matxin III.ak ongi asmatu zuen aitzinean. Halere, lau erremontistek ikuskizun polita eskaini zuten.

Finalaren aitzinetik, hirugarren postua erabakitzeko partida jokatu zuten eta Eloi Otxandorena doneztebarrak eta Otanok 35-26 irabazi zieten Aimar Jabalera doneztebarrari eta Agirrezabalari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun