Oriamendiren San Fermin Torneoko finalerako pilotak aukeratu dituzte

Ttipi-Ttapa 2022ko uzt. 13a, 13:00

Ezkurra II.a, Juanenea, Azpiroz eta Ansa II.a, ortziraleko finaleko protagonistak, pilotak aukeratu ondotik. Argazkia: Maialen Andres

Ezkurrak II.a doneztebarra eta Aritz Juanenea saldiastarra, Ansa II.a eta Azpirozen kontra ariko dira uztailaren 15ean Galarretan

Uztailaren 15ean Hernaniko Galarretan jokatuko den San Fermin Torneoko finalerako sei pilota aukeratu zituzten atzofinalistek. Ansa II.a eta Azpiroz, Josetxo Ezkurra II.a doneztebarra eta Juanenea saldiastarraren aurka ariko dira eta bikote bakoitzak hiru pilota aukeratu zituen.

Ansa II.a ez zen gustura geratu, batez ere aurkariek aukeratutako pilotekin. «Okerrak direla iruditu zaizkit» eta Juanenea ez zen gorde: «Guk horretan ez dugu pentsatu, baina egia da hartu ditugunean estraino batzuk egin dituztela bi pilotek. Zabaleko sakea baliatu nahi dugu eta gero nik pilotazo biziarekin ea min egiten dudan. Bere lekutik atera nahi ditugu».

Ansa eta Azpiroz pilota motelen bila atera ziren lehendabizi eta «bi motelak dira eta bat biziagoa», aurkariek pilota biziagoak nahiko zituztela pentsatuz. «Beraien bi pilotak oso okerrak iruditu zaizkit. Aritzek zabaletik aterako nahiko du, hortik min egiten saiatzeko».

Ezkurra II.ak eta Juaneneak ondotik aukeratu zituzten euren hiru pilotak. «Imanol [Ansa] momentu oso onean dago eta horregatik deseroso sentiarazi nahi dugu. Pilota okerragoarekin jokua nahastaeko aukera gehiago ditugu. Hala ere, ez dira pilota biziak, bat bai, baina bi motelak dira. Denetarik zegoen eta alde horretatik ez dago kexarik».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun