San Fermin erremonte profesionaleko txapelketa gaur abiatuko da Labriten

Ttipi-Ttapa 2022ko uzt. 11a, 11:00

San Fermin erremonte profesionaleko txapelketaren aurkezpena Iruñean. Gibelean, antolatzaileak eta erremontista profesionalak ageri dira eta aitzinean erremonte eskoletakoak.

E•remonteko eskualdeko profesionalekin batera, Irurita eta Doneztebeko eskoletako erremontistek ere aukera izanen dute

Euskal Jai Remonte Fundazioak antolatutako 2022ko San Fermin erremonte profesionaleko txapelketa gaur abiatuko da Iruñean. Jaialdi guztiak Labriten hasiko dira 17:00etan. Uztailaren 11n, astelehenean, jokatuko dute lehen finalerdia Zeberio II.a eta Aimar Saldias oiztarrak, Eloi Otxandorena doneztebarraren eta Otanoren kontra. Biharamunean, uztailaren 12an, bigarren finalerdia jokatuko dute Matxin III.ak eta Ionek, Aimar Jabalera eta Barricarten kontra. Uztailaren 13an jokatuko dute finala finalerdietako irabazleek.

Baina profesionalez gain, jaialdia hasteko lehen partidan, Fundazioak kudeatzen dituen erremonte eskoletako erremontistek, tartean Irurita eta Doneztebekoek ere, aukera izanen dute beraien dohainak erakusteko. Uztailaren 11ko jaialdian, Oses eta Baztan, Iturregi eta Leatxeren kontra ariko dira eta uztailaren 12koan, Sagaseta eta Mitxeo, Iturregi eta Leatxeren kontra ariko dira. Jaialdi guztiak ADANO elkartearen aldekoak izanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun